XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikertxo bere bazterrean dago, jator, aulkitxoan eserita, kuku-begiak alde batera eta bestera, epaia zertan bukatuko....

Jabi eta Miren arri eta zur daude.

- Eman al diozue umeari berea? - galdetu du epailariak.

- Bai, ipurdiko galantak artu ditu - zin egin du ama Idoiak.

- Eta nork erosi du bala ori? - ziria sartu du berriz ere salatariak.

- Eta nork lapurtu du Pinto gure txakurra? - berotu da Miren.

Gauzak ez naasteko eskatu du mesedez ertzaiñak.

- Ez diot erailketa bat dala - jarraitu du salatariak -.

Baiña ezin diteke esan erailketa-asmorik egon ez danik ere.

- Ai ene! - larritu da ama Idoia -.

Oraintxe izan bear.

Gure umea euskeraz itzegiten asi danean!....

Auzilariei susmogarri egin zaie Ikertxoren euskera zaletasuna.

Teleikuskiñari begiak konpondu eta Ikertxori kontu aundia artzeko aginduz, urrengora arte joan dira.

Iñaki lengusuak Linda txakurra ugeletik elduta euki du denbora guztian.

Ez dedilla auzi ori gerta, Linda sekuestratzeko beste tranpa....